Ama Guadalupekoren omenezko jaien azken eguneko egitaraua: 12:00etan, Duende, Gitanillas eta Zambra andaluziar dantza taldeen emanaldia, Jaizkibel plaza. 14:30ean, Extremadurako arkumeki-gisatua. 18:00etan, 18 urtetik gorakoentzat bola-joko txapelketa. 20:00etan, jaien amaiera eta bandera jaistea.
Mundu bat elkartearen Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak argazki erakusketa ikusgai izango da. Enrique Pimoulier argazkilari nafarrak Kolonbia, Bolivia, Chiapas (Mexiko) eta Guatemalako landa eremuetan egindako irudiak dira. Pimoulierrek hogeita bost urteko esperientzia du argazkilari profesional moduan eta hiru aldiz irabazi du Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Nazioarteko Saria.