Ama Guadalupekoren omenezko jaien bigarren eguna ospatuko dute: 10:30ean, pintura lehiaketa, 2kn okindegi-kafetegian. 11:30ean, haur-jolas eta tailerrak, Jaizkibel plaza. 12:00etan, extremadurar meza Brotes de Encina taldeak lagunduta, Extremadura etxea. 14:00etan, paella jana, Jaizkibel plaza. 17:00etan, Txokolatada haurrentzat. 19:00etan, Nafarroako extremadurar etxeko Brotes koru eta dantza taldearen emanaldia, Jaizkibel plaza. 21:00etan, bazkideen afari ofiziala, Extremadura etxea. 23:00etan, Dantzaldia Trio Imperial taldearen eskutik, Jaizkibel plaza.
Lasarte-Oria Festibaleko egitaraua: 19:00etan, LOUH. 23:00etatik aurrera, kontzertuak: Lapur GVNG Kingston Sound Lulularen kontra Kinada Sarrera doakoa da.
Mundu bat elkartearen Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak argazki erakusketa ikusgai izango da. Enrique Pimoulier argazkilari nafarrak Kolonbia, Bolivia, Chiapas (Mexiko) eta Guatemalako landa eremuetan egindako irudiak dira. Pimoulierrek hogeita bost urteko esperientzia du argazkilari profesional moduan eta hiru aldiz irabazi du Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Nazioarteko Saria.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |