Ama Guadalupekoren omenezko jaiei hasiera emango zaie: 18:00etan, txosnaren irekiera, Jaizkibel plazan. 19:00etan, Oaintxe in deu txaranga Sasoetako kaleetatik. 21:00etan, bandera igoera, Extremadura etxean. 21:15ean, Extremadurako eltzekaria, Extremadura etxea. 23:00etan, Hermanos Aguirre taldearen emanaldia, Jaizkibel plaza. 01:00etan, Extremadurako migak.
Brez taldeak folk doinuez betetako emanaldia eskainiko du. Leku guztietan kultura ekimeneko ekintza.
Mundu bat elkartearen Emakume nekazariak. Eskubideak eta errealitateak argazki erakusketa ikusgai izango da. Enrique Pimoulier argazkilari nafarrak Kolonbia, Bolivia, Chiapas (Mexiko) eta Guatemalako landa eremuetan egindako irudiak dira. Pimoulierrek hogeita bost urteko esperientzia du argazkilari profesional moduan eta hiru aldiz irabazi du Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Nazioarteko Saria.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |