Gazte Klubeko lagunek ikasturte amaierako festa izango dute: 16:00etan, kamixeta tailerra. 16:45en, merendola. 17:00etan, Txoborro magoaren ikuskizuna.
Eriz magoaren ikuskizunaz gozatu ahalko dute etxeko txikiek, Leku guztietan kultura ekimeneko jarduera da.
Alboka Abesbatzak ikasurte amaierako emanaldia eskainiko du. Euskal doinuak eta nazioartekoak eskainiko ditu.
Ostirala 21 16:00 Pote, igel eta toka jokoak Jubilatuen Elkarteko kideentzat, Isla plaza. Astelehena 24 18:00 Biyak Bat koruaren emanaldia, Atsobakar zahar-etxea. Asteartea 25 17:00 Jokoetako trofeoen banaketa eta luncha, Biyak Bat jubilatu-elkartea. Asteazkena 26 18:00 Gimnastika erakustaldia egingo dute Biyak Bat Jubilatuen Elkarteko kideek, Maialen Chourraut kiroldegian. Osteguna 27 18:00 Biyak Bat koruaren eta Trintxerpeko jubilatuetako koruaren ekitaldia, Ama Brigitarren komentua.