Elebeltzen sartu, herria okupatu jaialdia antolatu dute Elebeltz gunea berriro irekitzea ospatzeko.Kontzertuetarako sarrera, 4 euro. Egitaraua: 17:00etan, Las cloacas del interior dokumentala. 18:30ean, Elebeltzeko garai ezberdinetako kideen mahai-ingurua. 19:30ean, Maialen Aristegi kantautorearen emanaldia. 22:00etan, kontzertuak: Skakeo Txorroskilo Rodeo Ondoren, Yeltsin selektah, Yungo biradisko, Bit Sound eta Jah Inity sound dj-en pintxada.
Euskal Herriko artisau garagardo dastaketa izango da, pintxo gozoz lagunduta. Ostean, Big Bob Railroad taldearen blues kontzertua izango da. Txartela, 10 euro. Ilargi tabernan daude salgai tiketak.
Trans-formatzen dokumentala eskainiko da. Lanak transexualitatearen inguruko zalantzak eta iluntasunak argitzen ditu. Errealitatea hamaika ikuspuntutik ezagutu dezakete ikusleek, hala nola, trans pertsonak eta euren familiak, sexologoak, psikologoak eta antropologoak. Dokumentalaren ondoren, NAIZEN Adingabeko Transen Euskadi eta Nafarroko guraso elkarteko kide bat, dokumentalaren sortzailea den Ekaitz Goikoetxea eta beste zenbaiten pertsonek mahai ingurua egingo dute. Bertan ikusleek ere parte hartzeko aukera izango dute. Sarrerak behar da. Manuel Lekuona Kultur etxean jaso daiteke.
Brancussi akademiako ikasleen ikasturte amaierako erakusketak ateak irekiko ditu.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |