Arantzazuko elizaren Bidezko Merkataritzako taldeak Bidezko Merkataritzaren eguna ospatuko du hainbat ekintzaz burutuz. Bidezko Merkataritzako produktuen postua jartzeaz gain, photocall bat, txapak egiteko tailerra eta haurrentzako jolasak ere egongo dira.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo bihurriek Musua ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak, 3,80 euro. "Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?" Sarrera hemen salgai.
Aire Garbia herri plataformak deituta Bilketa eraginkorra bai, errausketarik ez! manifestazioa egingo da.
Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak