Igandea, maiatzak 5



11:00

Azkorteko erromeria

Azkorteko Santa Krutz ermita, Lasarte-Oria | Jaia

Urtero bezala Lasarte-Oriako baserritarrak eta herritarrak Azkorteko Santa Krutz ermita inguruan bilduko dira. Musika eta herri kiroolak izango dira guztien gozamenerako. Jatekorik ere izango da indarrak berreskuratzeko. Igo nahi duten guztiek oinez edo autobusez egin dezakete ermitarako bidea, ez da kotxerik igotzen utziko. Autobus zerbitzua goizeko 9:00etan hasiko da, Zumaburuko autobus geltokitik irtenda. Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ekimena da. Egitaraua: 11:00etan. Meza Alboka abesbatzaren parte hartzearekin. 12:00etan. Herri kirolak: Izeta III eta Koloma harrijasotzaileak. Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika aizkolariak.  Ttirriki-Ttarraka taldeak girotuko du erromeria.  

Azkorteko erromeria Azkorteko Santa Krutz ermita

Urtero bezala Lasarte-Oriako baserritarrak eta herritarrak Azkorteko Santa Krutz ermita inguruan bilduko dira. Musika eta herri kiroolak izango dira guztien gozamenerako. Jatekorik ere izango da indarrak berreskuratzeko. Igo nahi duten guztiek oinez edo autobusez egin dezakete ermitarako bidea, ez da kotxerik igotzen utziko. Autobus zerbitzua goizeko 9:00etan hasiko da, Zumaburuko autobus geltokitik irtenda. Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako ekimena da.

Egitaraua:

11:00etan. Meza Alboka abesbatzaren parte hartzearekin.

12:00etan. Herri kirolak: Izeta III eta Koloma harrijasotzaileak. Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika aizkolariak. 

Ttirriki-Ttarraka taldeak girotuko du erromeria.

 


17:00

'Cómo entrenar a tu dragón 3' filma

Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Haurren zinema atalean, Cómo entrenar a tu dragón 3 animaziozko filma ikusi ahalko dute etxeko txikiek. Sarrera, 3,80 euro.

'Cómo entrenar a tu dragón 3' filma Manuel Lekuona kultur etxea

Haurren zinema atalean, Cómo entrenar a tu dragón 3 animaziozko filma ikusi ahalko dute etxeko txikiek. Sarrera, 3,80 euro.


19:30

Mula filma

Manuel Lekuona kultur etxea, Lasarte-Oria | Zinema

Helduen zinema atalean, Mula filma ikusteko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro. Clint Eastwood Mula filmeko zuzendari eta protagonista da. Eastwoodek aktore bezala egiten duen azken filma izan daiteke hau. Benetako gertaera batean oinarritzen da filma. Leo Sharp Tata II. Mundu Gerrako beterano, lorezain eta narkotrafikatzaileen gidariaren bizitza ardatz hartuta, Earl Stonen istorioa kontatzen du. Nick Schenk gidoilariak gainera arrazakeriaren eta inmigrazioaren arazoa ere nabarmentzen ditu filmean. Stonek bere lorezaintza negozioa itxi behar du teknologia berrietan presentzia duten enpresen indarra dela eta. Arazo ekonomikoek behartuta, Sinaloako narkotrafikatzaile taldearen droga garraiolari lana egitea onartzen du. Arrakasta handia du eta pixkanaka droga kopuru handiagoak garraiatzen ditu. Izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez du susmorik pizten. DEAk gidari ezezaguna harrapatu nahi du, baina ez da lan erraza izango. Stonek gidari lanetan lortutako diruarekin, arazo ekonomikoak konponduko ditu. Era berean, lorezaintzaren erruz baztertua zuen familiari arreta ematen saiatuko da.

Mula filma Manuel Lekuona kultur etxea

Helduen zinema atalean, Mula filma ikusteko aukera izango da. Sarrera, 5,50 euro.

Clint Eastwood Mula filmeko zuzendari eta protagonista da. Eastwoodek aktore bezala egiten duen azken filma izan daiteke hau.

Benetako gertaera batean oinarritzen da filma. Leo Sharp Tata II. Mundu Gerrako beterano, lorezain eta narkotrafikatzaileen gidariaren bizitza ardatz hartuta, Earl Stonen istorioa kontatzen du. Nick Schenk gidoilariak gainera arrazakeriaren eta inmigrazioaren arazoa ere nabarmentzen ditu filmean.

Stonek bere lorezaintza negozioa itxi behar du teknologia berrietan presentzia duten enpresen indarra dela eta. Arazo ekonomikoek behartuta, Sinaloako narkotrafikatzaile taldearen droga garraiolari lana egitea onartzen du. Arrakasta handia du eta pixkanaka droga kopuru handiagoak garraiatzen ditu. Izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez du susmorik pizten. DEAk gidari ezezaguna harrapatu nahi du, baina ez da lan erraza izango.

Stonek gidari lanetan lortutako diruarekin, arazo ekonomikoak konponduko ditu. Era berean, lorezaintzaren erruz baztertua zuen familiari arreta ematen saiatuko da.



16:00
13:30

Natura espazio itxi batera eraman nahian

Irungo Menchu Gal aretoa, Lasarte-Oria | Erakusketa

Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak

Natura espazio itxi batera eraman nahian Irungo Menchu Gal aretoa

Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»