Naturako elementuak oinarri ditu Pilar Soberon herritarraren 'Hodei putzua. Jardín vertical' erakusketak. Irungo Menchu Gal aretoan ireki ditu ateak, maiatzaren 12ra arte. Hamar artelan ikus daitezke; batzuk aretoan bertan sortu ditu herritarrak
Brancussi akademiako ikasle beteranoen bigarren erakusketak ateak irekiko ditu. Martxoaren 8a arte zortzi gaztetxoren artelanez gozatu ahalko da.
Ruta por el empoderamiento erakusketa irekiko da eta martxoaren 15era arte ikusgai izango da. M8ko egitarauaren barruko ekintza.
Lasarte-Oriako M8 Asanbladak antolatutako egitaraua: 11:30. Karabana (kotxez, bizikletaz...) 12:30. Kalejira. Bidean bost geldialdi egingo dituzte grebaren ardatz bakoitzari lotuta 13:30 Eserialdia Kale Nagusian 14:30 Bazkari autogestionatua (bakoitzak berea ekarrita), Okendo plazan. Bazkalostean: performancea, mosaikoa eta irakurketa. 22:00. Kazerolada balkoietatik. Ohi bezala 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Okendo plazan. Halaber, mugimendu feministak deia egin die Lasarte-Oriako emakumeei Donostiako manifestaziora joan daitezen. Antiguako tuneletik 19:00etan irtengo da.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |