Zabalik dago Lasarte-Oriako V. BTT trabesian izena-emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 30a, 10:30
Apirilaren 19an izango da trabesia, igandean, goizeko 9:30ean hasita.

Bi distantzia labur izango dituzte mendi-txirrindulariek aukeran Andatzan barrena ibiltzeko, 30 eta 40 kilometrokoak. Izen-ematea Kirolprobak orrialdean egin behar da. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, federatu gabekoek 17. Trabesia eta gero, kirol materiala eta bi urdaiazpiko zozketatuko dira inskipzioa egin duten parte-hartzaile guztien artean.