Urte emankorra kirol arloan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 10a, 13:30
2016eko martxoaren 8tik aurtengora arteko errepasoa eginda, ondoriozta daiteke 365 egun oso emankor izan direla emakumezkoen kirol arloan. Eta ez dirudi erritmoak behera egingo duenik. Hona hemen gogoratzeko moduko zenbait gertakari.

365 egunek askorako ematen dute. Kirol arloan, zer esanik ez. Emakumezkoen kasuan ere horrela izan da. Errepaso txiki bat egin dugu 2016ko martxoaren 8a abiapuntu eta aurtengoa helmuga izanik.

2016KO MARTXOA

2016-03-19. Eneritz Busto LOKEko atletak brontzea kolkoratu zuen pista estaliko Espainiakoan, 60 metro hesietan.

2016-03-20. Meritxell Izagirre 4. izan zen Europako dardo txapelketan, kriket modalitatean.

2016-03-20. Enara Fernandez eskiatzaileak bi urre irabazi zituen Sierra Nevadan, slalom eta slalom erraldoiean.

2016KO APIRILA

2016-04-10. Ostadar SKTko saskibaloi alorreko juniorrek Euskal Ligan mantentzea lortu zuten matematikoki.

2016-04-27. Iraia Iparragirre futbolariak Realarekin debutatu zuen emakumezkoen estatu mailako kategoria gorenean.

2016KO MAIATZA

2016-05-19/29. Aizpea Arroyo LOKEko gimnastak Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi zituen, uztai eta mazekin. Alazne Gonzalez taldekidea hirugarren izan zen uztaiekin.

2016-05-22. Nely Carla Alberto eskubaloi jokalariak Frantziako Kopa irabazi zuen Brest Bretagne taldearekin. Mailaz ere igo zen.

2016KO EKAINA

2016-06-04. LOKEko atleta Ane Galardik zilarra irabazi zuen luzera jauzian, eta brontzea Eneritz Bustok, 100 metro hesietan. Absolutu mailako Euskadiko txapelketan erdietsi zituzten emaitza horiek.

2016-06-12. Maialen Chourraut piraguistak urrea irabazi zuen Seu d'Urgellen jokatutako Munduko Kopako proban (Pau).

2016KO UZTAILA

2016-07-03. Buruntzaldea IKTko igerilari Nahia Zudaire nagusi izan zen Euskal Herriko Igeriketa Egokituko txapelketako sailkapen orokorrean, 100 eta 200 metro libreetan irabaziz, besteak beste.

2016-07-03.  Atletico SS taldeko Maria Eugi herritarrak bi brontze irabazi zituen Espainiako aire librekoan: 200 metroetan bat eta 4x100 erreleboetan bestea.

2016KO ABUZTUA

2016-08-11. Maialen Chourraut piraguistak urrezko domina irabazi zuen Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan, K1 modalitatean. Nely Carla Alberto eskubaloi jokalariak diploma olinpikoa irabazi zuen kirol ekitaldi horretan.

2016KO IRAILA

2016-09-11. Intza Fernandez arraunlaria bosgarren izan zen Kontxako Banderan Getaria-Zarautz taldearekin.

2016-09-17. Buruntzaldea IKTko kide Leire eta Ainhoa Martin sarituak izan ziren Gipuzkoako Igeriketaren galan.

2016-09-20.  LOKE atletismoko prestatzaile Amaia Andres Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakari izendatu zuten.

2016-09-30. Ostadar SKTren saskibaloi atalak talde berri bat atera zuen: emakumezkoen 1go mailako senior probintziala.

2016KO URRIA

2016-10-01. Denera 140 neska gazte hasi ziren kirola egiten aurten Eskola Kirola egitasmoan.

2016-10-30. Herriko hainbat emakumek hartu zuten parte Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren XXI. edizioan. Bizkorrena Anabel Eleno izan zen, 42:23ko denborarekin.

2016KO AZAROA

2016-11-06. Judith Navarro infantil mailako saskibaloi jokalaria Euskadiko txapelketan aritu zen Gipuzkoarekin.

2016-11-13. Behobia Donostia lasterketa entzutetsuan aritu ziren hainbat herritar. Beterano kategoriako Mari Carmen Olaso izan zen azkarrena. 01:33:70ko marka egin zuen. Handik bi aste barru, Donostiako Maratoian, Anabel Eleno izan zen lehen emakumezko herritarra helmugan, 3:09ko denbora eginda.

2016-11-21. Getaria-Zarautzek trainerua aterako ez zuela iragarri eta gero, Donostiarra taldera joatea erabaki zuen Intza Fernandez arraunlariak.

2016KO ABENDUA

2016-12-09. Nely Carla Alberto eskubaloi jokalariak Europako txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. Ezin izan zuten lehenengo fasea gainditu.

2016-12-17. Aizpea Arroyo gimnastak 2016ko emakumezko kirolari onenaren saria jaso zuen udalaren eskutik.

2016-12-23. Ostadar SKTk kirol alor berria aurkeztu zuen: inklusioarena, kirol egokituarena. Mugimendu urritasuna duten gazteek kirola egiteko aukera bikaina dute.

2016-12-26. Gure herriko kirol zerbitzuak Maialen Chourrauten izena hartu zuen ofizialki. Piraguistak berak inauguratu zuen plaka.

2017KO URTARRILA

2017-01-13. Buruntzaldea IKtko kide Nahia Zudaire txapeldun izan zen igeriketa egokituko Espainiakoan.

2017-01-20. Padelo Kirol Klubak antolatuta, III. Padel txapelketa hasi zen. Aurrenekoz emakumeen kategoria osatzea lortu zuten antolatzaileek: sei bikote ari dira lehian.

2017-01-28. Ostadar SKTko Emakumezkoen Lurralde mailako futbol taldeak Euskal Ligara igotzeko fasea jokatzeko txartela eskuratu zuen matematikoki, jardunaldi baten faltan. Bigarren urtez jarraian ari dira erronka horri aurre egiten.

2017KO OTSAILA

2017-02-06. Paola Vega errugbi jokalaria Gipuzkoako Federazioak antolatutako entrenamendu saio batean aritu zen.

2017-02-11. Bi hamarkada eta gero boxeoa itzuli zen herrira. Kirolean parekidetasuna aldarrikatze aldera egin zuten ekitaldi hori.

2017-02-12. Maria Eugi atletak brontzea irabazi zuen Espainiako Promesa txapelketan (200 metro).

2017-02-18. Maria Mendibe triatleta herritarrak Sopelako duatloia irabazi zuen, 01:07ko denbora ederra eginda.

2017-02-26. Buruntzaldea IKTko igerilariek maila ederra eman zuten Euskal Herriko Neguko txapelketan: Leire Martinek, hiru urre; Ainhoa Martinek urrea eta zilarra, brontzea Nora Qian Villamedianak eta podiumetik gertu Itsaso Tolosa.

2017KO MARTXOA

2017-03-05. Eneritz Busto atletak zilarrezko domina irabazi zuen Espainiako junior txapelketan, 60 metro hesietan. 

2017-03-05. Inoiz baino herritar gehiagok eman zuten izena 28. Lilatoian parte hartzeko. Guztira, 138 emakumek.

2017-03-07. Ostadar Ipar Martxa taldekoek (emakumezkoak dira kide gehienak) urteko lehen ikastaroa eskaini zuten, modalitate hori egiten ikasi nahi duten herritarrekin.