Urruzola, Prieto, Rekondo eta Vega Euskadiko sub21 errugbi selekzioak deitu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 25a, 13:31
Beltzak taldeko lau jokalari deitu ditu Euskadiko Rugby Federazioak 21 urtez azpiko selekzioarekin saio batzuk osatzeko. Bilbora joango dira Unai Urruzola, Xabi Prieto, Xabi Rekondo eta David Vega eta aurrera begira proba gehiago egingo dizkiete taldean jarraitu edo ez erabakitzeko. Ostiralean Durangoren aurka jokatuko dute eta larunbatean Valentzia izango dute aurkari.

Gainontzean, 16 urtez azpiko ZRT Beltzak taldeak 0-83 irabazi zion Eibar/Arrasateri etxetik kanpo. Seniorretan, Babyautok Oviedo garaitu zuen 5-24ko emaitzaz, denboraldiko 18. garaipena lortu eta sailkapeneko lehen postuan indartzeko.