Txirrindulariak fin Tolosan eta Mendaron

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 11a, 20:00

Bazpi txirrindularitza eskolako kadeteek Patxi Rodriguezen XIII. oroimenezkoan hartu zuten parte uztailaren 4an. Hamalau txirrindularitza taldek hartu zuten parte eta Bazpik 6. postua eskuratu zuen taldeen sailkapenean, lau ordu, 34 minutu eta 28 segundoko denbora eginda. Indibidualki, Oier Urbizu izan zen taldeko lehen txirrindularia helmuga zeharkatzen, 13. postuan. Haren atzetik iritsi ziren Luken Carbayeda (28. postuan), Asier Ibarbia (41.ean) eta Manex Altuna (84.ean). 

Jubenilen kasuan, Mendaroko VIII. Javier Ezenarro oroimenezkoan izan ziren, uztailaren 4an baita ere. Lasterketa bikaina burutu zuten txirrindulariek eta taldeen sailkapenean hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten; 6 ordu, 49 minutu eta 8 segundoko denbora egin zuen taldeak. Ander Amonarriz eta Koldo Velasco bata bestearen atzetik sartu ziren helmugara: 6. eta 7. izan ziren, hurrenez hurren. Iñaki Gomez 23. izan zen sailkapenean eta 50. Imanol Martinez.