Trinko triatloi taldeko kideak egurrean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 27a, 14:13
Ikasturte berria hasi da, eta beste hainbat kiroletan gertatzen den legez, Trinko Lasarte-Oriako triatloi taldeko kideak ere egurrean dabiltza. Iragan asteburuan, esaterako, Donostiako Onditz Oroituz triatloian aritu ziren lau taldekide.

Trinkoko kideen berde eta beltz koloreko buzoa oso presente dago asteburuz asteburu antolatzen diren lasterketetan. Ikasturte berria hastearekin batera, herriko triatloi taldeko kideak egurrean ari dira han eta hemen.

Iragan asteburuan Donostiako Onditz Oroituz triatloia jokatu zuten lau kidek: Imanol Arteaga, Mikel Olarra, Mikel Izagirre eta Andoni Salsamendik, hain justu. 34., 130., 148. eta 264. izan ziren, hurrenez hurren. 

Usurbil, Zumaia...

Aurreko asteetan ere hainbat ordezkari izan ditu Trinkok. Usurbilgo Baxurde Krosan aritu ziren lehian Imanol Arteaga, Mikel Izagirre eta Mikel Olarra. Zumaiako triatloian, berriz, Jon Presak (taldekide berria, proba horretan debutatu zuen) eta Mikel Izagirrek hartu zuten parte. Azkenik, Enaitz Ibarburu Donostiako Badian egindako enpresen arteko igeriketa frogan aritu zen, bi lankiderekin batera.