Trinko taldeko kideak Deban eta Gasteizen

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 12a, 14:59
Udarako oporraldia iritsi bada ere, hainbat kirol diziplinatan egurrean dihardute oraindik. Adibidez, triatloian. Trinko Lasarte-Oriako Triatloi taldeko kideak Deban eta Gasteizen lehiatzen aritu dira berriki.

Iragan asteburuan denboraldiko helburu nagusia ederki bete zuten Trinko taldeko kide Leo Juarez eta Javi Lopezek. Gasteiz aldera joan ziren biak, bertan jokatutako Iron Man erdian -1.9 kilometro igerian, 93 bizikletan eta 21 korrika- lehiatzera.

Juarezek bost ordu pasatxotan bota zuen proba. Ibilbidea 5:14:16ko denboran osatu zuen, 393. postuan helmugaratuz. Lopez minutu batzuk beranduago iritsi zen helmugara: 5:21:14an geratu zuen kronometroa, 470. postua erdietsiz.

Andoni Salsamendi Deban

Asteburu bat lehenago, uztailaren 2an zehazki, Andoni Salsamendik Deba Orbea Xtreme triatloia jokatu zuen. Gure herrian festak izan bitartean, honako ibilbidea burutu zuen herritarrak: 750 metro igerian, 25 kilometro bizikletan eta 5,2 korrika.