Raul Gomez Margallo V. Kirolprobak Ligako garaile, bigarren urtez jarraian

jon-altuna-egitegi 2015ko ots. 1a, 17:51
Iraupen luzeko atleta herrikoi onenetakoa dela berresten ari da urtea joan eta urtea etorri Raul Gomez Margallo lasarteoriatarra. Bigarren urtez jarraian, Kirolprobakek antolatzen duen liga irabazi du. Denera 15 proba osatuta, 1963,5 puntu zakuratu ditu. Manu Hurtado beasaindarra eta Victor Madejon irundarra izan ditu lagun podiumean.

Herritarren artean emakumezkoetan lehena Arantxa Zapata izan da, 658,39 punturekin. Lasarte-Oriako lasterkaririk onena izan da Mari Carmen Olaso eta Rebeca Villanuevarekin batera.

Sailkapena osatzeko, 2014. urte osoa hartu da kontutan. Urtarrileko Errege Krosean hasi ziren proba puntuagarriak eta Beasain eta Donostiako San Silbestreekin amaitu. Denera 55 kros dira eta batik bat Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldeko lasterketak biltzen ditu.

Donostiako Aquariumean egin zuten sari-banaketa asteazkenean. Gizonezkoetan Raul Gomez Margallo izan zen garaile eta emakumezkoetan Claudia Behobide.

Parte-hartze datuak
Herri korrikalaria dela frogatu du Lasarte-Oriak 2014. urtean. Denera 188 herritarrek parte-hartu dute Kirolprobakek antolatutako lasterketa batean behintzat gutxienez. Horietako 42 izan dira emakumezkoak.