Raul Gomez Margallo lehenengo Peñafloridan eta bigarren Egiako Sudur Krosean

Txintxarri Aldizkaria 2015ko api. 23a, 14:17
Raul Gomez Margallo herritarra ez zen podiumetik jaitsi asteburuan. Donostian egin ziren bi krosetan garaipena eta bigarren postua erdietsi zituen.

Peñafloridan, 7 kilometroko ibilbidean, Guillermo Vahl zarauztarra eta Josu Erkizia donostiarraren aurretik. Raul Tejado herritarra bosgarren izan zen. Emakumezkoen artetik lasarteoriatar onena Cecilia Juarez izan zen 112. postuan.

Egiako Sudur Krosean aldiz, bigarren sailkatu zen Gomez Margallo. Sei kilometoko ibilbide gorabeheratsuan bigarren izan zen Imanol Gonzalezen atzetik. Lasarte-Oriako lehenengo emakumea Nieves Civicos izan zen.

Bestalde, larunbatean, goiz eta arratsalde, Anoetako Miniestadioan Kluben arteko Euskadiko Atletismo Kopa jokatuko da. Realeko Itoitz Rodriguezek (800m) eta Super Amara-Bidasoa Atletiko Taldeko Gaizka Ormazabalek (200m) eta Jon Altunak (4x400) lehiatuko dute Euskadiko atletismo klub onena izateko esperantzaz.