“Oso pozik” dago Eneritz Busto Calin egindakoarekin

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 20a, 10:45
Atleta gutxi askok kontatu dezakete jubenilen munduko txapelketa batean hartu dutela parte. Eneritz Busto herritarra da horietako bat.

Uztailaren 15etik 19ra bitarte jokatu da munduko txapelketa. 100 metro hesietako diziplinan hartu du parte Bustok, eta ezin izan zuen finalerdietarako sailkatu. 14,36 segundoko denbora egin zuen; zazpigarren postua eskuratu zuen bere seriean, uztailaren 15ean.

Marka pertsonala hobetzerik izan ez badu ere, bizitako esperientziarekin “oso pozik” dagoela adierazi du herriko atleta gazteak. “Hurrengo kanporaketan ez sartzeak penatu ninduen, baina gainontzeko guztia primeran joan da: jendea, esperientzia, dena. Oso pozik nago, primeran joan da dena”.