Oier Urbizu hirugarren Ordizian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 22a, 12:00
Buruntzazpiko kadete zein jubenilak bikain aritu ziren asteburuan, Ordizian eta Oñatin hurrenez hurren. Podiora igo zen Oier Urbizu kadetea, hirugarren postuan sailkatu Bautzen XLII. Txapel Gorri proban 1:36:56ko denbora eginez. Limousin Cartonajes taldeko Unai Iribarrek irabazi zuen lasterketa; bi segundora helmugaratu zen Urbizu.

Luken Carbayeda 7. izan zen Ordizian; Urbizu taldekideak baino 30 segundo gehiago behar izan zituen joan den larunbateko proba burutzeko. Manex Altuna berriz 50. izan zen, 1:42:08ko denbora eginda. Taldekako sailkapenean seigarren amaitu zuen Bazpik.

Jubenilak, Oñatin

XVLI. Arantzazu igoeran aritu ziren lehian Bazpiko jubenilak, larunbatean. Iñigo Altuna izan zen taldeko lehena: 14. postuan helmugaratu zen 26:00 minutuko denbora eginda. Joseba Aduriz, berriz, 38. izan zen 29:06ko denborarekin.