Nely Carla Alberto Rioko Jokoetan ariko da

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 26a, 18:00
Nely Carla Alberto herritarra Rioko Joko Olinpikoetara joango da, Jorge Dueñas prestatzaileak hamalau Jokalariko deialdi definitiboan sartu baitu. Zerrendako ordezkari gipuzkoar bakarra izango da Nely Carla.

Duela lau urte Londresen gertatu bezala, Lasarte-Oriak bi ordezkari edukiko ditu datorren astean hasiko diren Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan. Orain dela zenbait hilabetetatik, jakina zen Maialen Chourraut piraguistaren presentzia. Atzo arratsaldetik, ziurra da baita ere Nely Carla Alberto eskubaloi jokalariarena. Jorge Dueñas prestatzaileak hamalau jokalariko deialdi definitiboan sartu du herritarra.

Nely Carla izango da Espainiako eskubaloi selekzioko ordezkari gipuzkoar bakarra. Euskal jokalariak, berriz, lau izango dira denera: Nely Carla bera, Eli Pinedo eta Patri Elorza arabarrak eta Ainhoa Hernandez bizkaitarra.

Multzo gogorra, hasteko

Abuztuaren 6an jokatuko dute lehen faseko aurreneko partidua Jorge Dueñasek zuzendutako jokalariek. Montenegrorekin neurtuko dituzte indarrak. Bi egun beranduago, Norvegiaren kontra jokatuko dute. 10ean Brasil izango dute aurkari, Errumania 12an eta Angolaren kontra arituz itxiko dute multzoa, 14an. 

Aurredeialdiaren bigarren faseari ekin aurretik Nely Carla Albertorekin izandako solasaldia