Apirilaren 3an hasiko da XXIX. Squash Txapelketa sozialean. Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak antolatutako lehiaketa hau ekaina arte luzatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Parte hartzeko asmoa dutenek hilaren 27ra arte izango dute epea Maialen Chourraut kiroldegiko kafetetegian izena emateko. Bazkideentzat 10 euroko prezioa izango du eta 14 urtetik aurrerakoek hartu ahal izango dute parte.