Martxan da Lasarte-Oriako XXVII. Squash txapelketaren bigarren fasea

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 25a, 19:39
Kinin Calvo, Oswal Cañedo, Aitor Tejero, Iker Cañedo, Xabier Amiano eta Iñaki Garcia Muñoz dira XXVII. Squash txapelketa sozialaren azken txanpara ailegatu diren jokalariak. Denek denen aurka aritu beharko dute asteazkenetik aurrera eta bi onenek jokatuko dute final handia ekainaren 13an, udal kiroldegian.

Kontsolazio koadroan berriz, gainontzeko jokalariak daude, kanporaketa bidezko sisteman: Javier Serrano - Imanol Olaizola, Eneko Gartziaindia - Roger Hidalgo, Joaquin Peña - Gorka Lara, Juanjo Martin - Dani Dávila eta Julen Urruzola.

Finala ekainaren 13an, larunbatean, izango da eta ordutegiari dagokionez, kontsolazio finala eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua 16:00etan hasiko dira. Final handia norgehiagoka horien ostean egingo da. Finalak amaitzean irabazleei sariak banatuko zaizkie.