LOKEko judokak primeran Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ots. 5a, 11:59
Maila ederra erakutsi zuten LOKEko judoka infantil eta juniorrek pasa den asteburuan. Lehenengoek eskolarteko lehen jardunaldian egin zuten borroka, emaitza onak erdietsiz: bigarren postua eskuratu zuten Lucas Morales eta Jesus Curielek, eta hirugarrena Martin Sebastianek.

Horren ostean, juniorrek Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Hernanin bertan. Fermin Baldak urrezko domina kolkoratu zuen, eta zilarrezkoak Jon Herrerok eta Eneko Eizagirrek. Emaitza horiei esker, larunbat honetan Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketarako txartela lortu zuten aipatutako hiru judokek.