LOKEko judoka alebinak ederki Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 25a, 14:30
Maila ederra erakutsi zuten LOKEko judoka alebinek Hernanin, kategoria horretako Gipuzkoako taldekako txapelketan: brontzezko domina erdietsi zuten.

Santi Mezzena, Hector Iñigo, Eñaut Bravo, Markel Otaegi, Julen Fernandez, Ekhi de la Cruz, Oier Guisado, Oier Bocos eta Ibai Esquivel gaztetxoek ordezkatu zuten LOKE Hernanin. Denera lau borrokaldi egin zituzten: hiru irabazi zituzten eta bakarra galdu. Hortaz, hirugarren postua eskuratu zuten, eta brontzezko domina.