LOKEko gimnasta seniorrak Carmelo Baldan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 16a, 19:00
Lasarte-Oriako gimnastek 'Donosti Txapelketa' lehiatuko dute larunbatean

LOKEko Senior A taldeak hartuko du parte 'Donosti Txapelketan'. Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatuko da lehiaketa eta pilotarekin bost gimnasta lasarteoriatar egongo dira bertan: Aizpea Arroyo, Nora Fabian, Haizea Gomez, Alazne Gonzalez eta Naroa Sanz. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba eta Errioxako kirolariek hartuko dute parte.