Leire Martin alebinen Espainiako txapelketan ariko da

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 16a, 14:09
A Coruñan (Galizia) dago Leire Martin, Espainiako alebinen txapelketan parte hartzeko. Gaurtik 19ra bitartean egongo da bertan. 200 eta 400 metro estiloetako probetan ariko da Buruntzaldea IKTko igerilari gaztea.

Buruntzaldea IKTk ordezkari bat du A Coruñan (Galizia), alebinen Espainiako txapelketan. Gaurtik 19ra bitarte ariko da lehian herriko igerilari gaztea. 

Borja Apeztegia prestatzaileak 200 estiloetako proban aritu daitekeela ongien Martin, bertan edukiko dituela aukera gehienak. Era berean, zehaztu du lehenengo aldiz lehiatuko duela igerilari gazteak igerileku luzean, eta baita Espainiako txapelketa batean ere. "Zorterik onena opa diogu Leireri; barruan daraman guztia eman dezala eta ahalik eta gehien gozatu eta ikasi dezala".