Lasarte-Oriako III. MTB gau martxa larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 23a, 14:30
Maiatzaren 28an, larunbatarekin, hainbat txirrindulari abiatuko dira Buruntzazpi elkartetik Plazaolan barrena gau-martxa egitera. Arratsaldeko zazpietarako jarri dute hitzordua, elkartean bertan. 40 kilometro ditu luze ibilbideak.

Arratsaldeko 19:30ean Buruntzazpi elkartetik aterako dira herriko hainbat txirrindulari gau-martxa egitera Plazaolan barrena. Izen-ematea doakoa da: Txoko tabernan eta Usurbilgo Errazkin Bizikletak dendan egin daiteke inskripzioa. Antolakuntzak aditzera eman duenez, parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira probaren egunean kaskoa eta argiak soinean eramatea.