Korrika Festan ere berrikuntzak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 25a, 19:00
Infantil eta kadete mailako neska-mutilak izango dira korrika egiten lehenak. Ondoren, 2011n jaiotakoetatik 2005era artekoen txanda izango da. 12:15ean hasiko dira lasterketak. Izena eman daiteke oraindik, kultur etxean, 5 euroren truke.

Bi lasterketa horiek indartu nahian gabiltza, eta ikusle gehien biltzen den unean egitea erabaki dugu”. Horrela azaltzen ditu Ostadarrek Korrika Festako lasterketen ordenean egin dituen aldaketak. Infantil eta kadete mailako neska-mutilak izango dira irteten lehenak; ondoren, 2011tik jaiotakoetatik hasi eta 2005koetara artekoek hartuko dute parte. 12:15ean hasiko da Kros Txikia.

Parte-hartzaile kopuruan ez dute mugarik jarriko aurten ere. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena emateko epea zabalik dago oraindik. Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian ostiralera arte apuntatu ahalko dira gaztetxoak. Ordutegia hau da: 17:00etatik 20:00etara. Bestela, igande goizean, lasterketaren egunean ere egin daiteke, Okendoko informazio gunean 11:00etatik 12:00etara. Dena den, antolatzaileek gomendatzen dute azken egunera arte ez itxarotea. 5 euro balio du izen-emateak. 0Kamiseta bat emango zaio bakoitzari.

Distantziak adinen araberakoak izango dira: 100, 150, 400, 800 eta 1.200 metro. Lasterketak bukatzean, gaztetxo guztiek domina eta edateko jogurta jasoko dute.

Parte-hartzaileek probak hasi baino 15 minutu lehenago egon beharko dute Michelingo (2011tik 2009ra arte) eta Okendoko (2008-2005) harrera-guneetan.