Judoka kadeteak primeran Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 14a, 13:30
Talib Vergarak eta Eneko Eizagirrek urrezko dominak kolkoratu zituzten, pasa den asteburuan Hernanin jokatutako kadete kategoriako Gipuzkoako txapelketan.

Horrez gain, Ander Garridok eta Yeray Mendibek zilarrezko dominak irabazi zituzten. Unai Posadak ere lortu zuen domina janztea; brontzea irabazi zuen.