Jardunaldi borobila erregional mailako futbol taldeentzat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 23a, 17:50
Erregional mailako Ostadar SKT-ren futbol taldeek bere partiduak irabazi zituen asteburuan

Ostadar SKTren Emakumezkoen Lurralde Mailako taldea ederki ari da Euskal Ligara igotzeko fasean. Joan den larunbatean 2-1 garaitu zuen Touring; Saioak eta Ainarak sartu zituzten golak. Lau jardunaldiren ostean, sei puntu bildu eta 3. tokian dira.

Gizonezkoen bi taldeek ere irabazi egin zuten asteburuan. Ohorezko Erregionalak maila mantentzeko borrokari eusten dio, Beti Gazteri 1-2 irabazita. Arkaitz Sanchezek sartu zituen bi golak. 1go erregional mailako taldea, berriz, Kopan ari da lehian, eta Danenari 3-1 irabazi eta gero, multzoko bigarren postua eskuratu du momentuz. 14 puntu dituzte urdin-beltzek.