Illarramendik eta Sukunzak Gipuzkoako Esprint Duatloia irabazi dute Eibarren
Beteranoetan eta kadeteetan nagusi izan dira lasarteoriatarrak. Proba horretan ekin dio denboraldiari Trinkok. Guztira zortzi herritar aritu dira lasterka eta bizikletan, eguraldi onak lagunduta

Trinko Lasarte-Oriako Triatloi taldeko lau kidek Eibarren hasi dute denboraldia, Gipuzkoako Esprint Duatloi txapelketan. Emaitza onak eskuratu dituzte lasarteoriatarrek. Izan ere, Trinkokoez gain beste hainbat herritarrek ere parte hartu dute. Andoni Illarramendik Gipuzkoako txapela jantzi du beteranoen kategorian. Baita Aimar Sukunzak ere, kadete mailan. Zumeatarrak taldean aritzen dira biak, baina Buruntzaldea IKTn entrenatzen dute igeriketa. 
Bolada onean da Illarramendi, otsailean Euskadiko Duatloi Txapelketa eskuaratu baitzuen Sopelan. 55 minutu baino gutxiago behar izan du proba osatzeko; bost kilometro korrika, hemezortzi bizikletan, eta beste 2,5 korrika egin behar izan zituzten kirolariek. Hogeigarren postuan sartu da Illarramendi, eta hirugarren beteranoetan. Lehenengo gipuzkoar beteranoa izan da. Aimar Sukunza kadeteak 1:03 denboran osatu du lasterketa, eta Gipuzkoako Txapelketa  eskuratu du. Gonzalo Sukunza aitarekin batera sartu da helmugan. Basauriko Duatloian ere lehiatu ziren hurrengo egunean, igandean. 
Trinko taldeko Asier Gorostegik TXINTXARRI-ri kontatu dionez, "sentsazio onak" izan dituzte taldeko lau triatloilariek. Pozik atera dira, kontutan hartuta denboraldiko lehen lehiaketa zutela. “Eguraldiak lagundu du, nahiz eta bizikletako zatian haizea kontra izan dugun”. Distantzia motza dira esprint modalitateko probak, eta "entrenamendu zehatza" beharrezkoa izaten da prestatzeko. "Arnas motzekoak dira, ez dago astirik ezertarako”, dio Gorostidik. Estreinua eginda, egutegiko probei begira daude Trinkoko kideak, ezarritako erronkak betetzeko gogoz. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
MIRARI
Eneeee...Ta bapatean 13!!! Zorionak matraka, asko maite zaitugu!!!! Izan zoriontsu!!!
AZKEN PDFa
1426 ( Ekainak 15 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gandarias-Uribe ( Asteazkena)
IƱigo de Loyola 9
Tel: 943 019521
ASTEA
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Ostirala )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Lasa ( Astelehena )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteartea )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48