Herritar ugari Marimurumendi mendi maratoian

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 13a, 19:20
Hainbat lasterkari lasarteoriatarrek hartu zuten parte pasa den asteburuan Beasainen jokatutako Marimurumendi mendi maratoian.

Ederki aritu ziren herriko hainbat mendi lasterkari pasa den asteburuan Beasainen jokatutako Marimurumendi proban. 42 kilometro pasatxoko ibilbidea osatu zuten.

Zazpi lasarteoriatarrek ekin zioten probari, baina bost iritsi ziren helmugara: Javier Olazagoitia (46. izan zen, 4:59:46ko denborarekin), Jose Ignacio Elvira (47. 4:59:48ko denborarekin), Jose Ramon Mendizabal (79. 5:32:12ko denborarekin), Joseba Iparraguirre (80. 5:32:12ko denborarekin) eta Iraitz Pikabea (177. 7:38:43ko denborarekin). Peio Fadrique eta Josean Hernandezek erretiratu egin behar izan zuten, nekeagatik eta bizkarrean jasotako kolpe gogor baten ondorioz, hurrenez hurren.