29 punturekin, Kattagorri-Insausti taldearena da sailkapeneko lehen postua Herriko Areto Futbol Txapelketako lehenengo itzulia amaitzeko jardunaldi bat falta denean. Orain arte ez dute partidurik galdu, baina bigarren sailkatuarekiko –Trumoi tabernarekiko– puntu bakarreko aldea du soilik. Kebab tabernarena da hirugarren postua, liderrak baino bi puntu gutxiago dituela. Aita Amari da laugarren 21 punturekin, eta bosgarrenetik zortzigarrenera oso alde murritza dago. Izkiña, Also, Ibaros Latino eta Urdaneta Hortz Klinika bi puntuko tartean daude. Play-Off postuetatik sei puntura Reformas Lagunak taldea dago, hamar punturekin. Ilargi eta Viña del Mar gertu dira zazpirekin, Indaux seirekin da eta Txokok ez du punturik.
Golegileen taulan lehena Kattagorri-Insaustiko Ander Pecharroman da, 29 golekin. Hamar goleko aldea ateratzen dio bere taldekide Unai Ituarteri. Trumoi Tabernako Javier Arsuaga da hirugarren, 16 gol eskuratu dituela.
Aste honetako partiduak
Ostiralean:
19:45etan Viña del Mar - Ibaros Latino
20:45etan Ilargi - Indaux
Larunbatean:
09:30ean Trumoi - Urdaneta HK
10:30ean Txoko - Aita Amari
11:30ean Izkiña - Kattagorri/Insausti
12:30ean Kebab taberna - Also
Reformas Lagunak taldeak atseden hartuko du.