Hasi da txapelketako fase erabakigarria

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 23a, 12:30
Azken txanpan sartu da herriko squash txapelketa soziala. Izena eman duten jokalariak txapeldunen zein kontsolazio faseetan daude murgilduta. Partiduak astelehenetik ostiralera ari dira jokatzen, Udal Kiroldegian.

Sei jokalarik osatzen dute txapeldunen faseko koadroa: iazko txapeldun Iñaki Garciak, Kinin Calvok, Xabier Azaldegik, Xabier Amianok eta Oswal eta Iker Cañedok. Ligaxka moduko bat osatu dute aipatutako horiek, eta denek denen kontra jokatu ostean ikusiko da zeintzuk bi sailkatzen diren finalera.

Kontsolazio faseko koadroa ere osatuta dago: zortzi jokalari ari dira: Raul Mateos, David Miguel, Eneko Gartziandia, Dani Davila, Toño Perez, Imanol Olaizola, Alex Garcia eta Aitor Tejero.Antolatzaileek esan dutenez, finalak ekainaren 4an jokatuko dira, larunbatarekin, Udal Kiroldegian. 

15:00etan kontsolaziokoa hasiko da. 16:00etan, berriz, 3. eta 4. postuak erabakitzekoa. Eta, hori amaitu bezain laster, txapeldunen fasekoa.