Gaur hasiko da Santa Ana pala txapelketaren bigarren fasea

Txintxarri Aldizkaria 2016ko uzt. 11a, 12:00
Fase erabakigarrian sartu da Santa Ana pala txapelketa. Lehenengo fasea amaituta, ligaxka jokatuko dute orain lau bikotek. Postuen arabera erabakiko dira finalerdietako neurketak. Ligaxkan aurrena geratzen denak hirugarrenarekin neurtuko ditu indarrak; bigarrenak, berriz, laugarrenarekin.

Esan bezala, gaur arratsaldean jokatuko da lehenengo partidua Loidibarrenen, 19:30etik aurrera: Pagola-Jesus/Xenki-Iñigo. Bihar berriz, 18:30ean hasita, Mikel eta Jon Begiristainek Xabi eta Beñatekin neurtuko dituzte indarrak. Finalerdiak hilaren 20an jokatuko dira, eta 26an finala.