Euskadiko txapelketan ariko dira LOKEko gimnastak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 25a, 20:30
Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetariko bati egingo diote aurre LOKEko gimnastek igande honetan: Euskadiko amateur txapelketa jokatuko dute Gasteizko Abetxuko kiroldegian. Bestalde, hainbat talde alebin eta infantil ederki aritu ziren Ordizian, iragan asteburuan.

Goiz eta arratsaldez ariko dira LOKEko gimnastak igande honetan, Gasteizko Abetxuko kiroldegian jokatuko den Euskadiko amateur txapelketan. Goizean Aizpea Arroyo seniorraren -Gipuzkoako txapelduna izan da berriki- txanda izango da; uztai eta mazekin ariko da. Iaz lortu zuen txapeldun izatea, eta aurten balentria errepikatzen saiatuko da. Jubenil A taldea ere irtengo da tapizera goizean zehar, mazekin.

Arratsaldean berriz, Alazne Gonzalez jubenila ariko da, bakarka, maza eta zintekin. "Maila handiko parte hartzaile ugari daude kategoria guztietan; gure gimnastei zorterik onena opa diegu", adierazi du Maite Rueda prestatzaileak.

Alebinak bikain Ordizian

Udaberriko txapelketako bigarren fasean aritu ziren herriko ikastetxeetako alebinak, iragan larunbatean, Ordiziako Majori kiroldegian. Sasoeta-LOKE taldea bigarren izan zen eta hamazazpigarren Landaberri-LOKE.

Infantilen kategorian, LOKE laugarren postuan sailkatu zen.