Errugbiaz gozatzen Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko urt. 19a, 13:00
Pasa den larunbatean Beltzak errugbi taldeko 14 urte azpikoek Atletico San Sebastianen aurkako partidua jokatu zuten

14 urtez azpiko Beltzak eta Atletico San Sebastian taldeek elkarren aurka jokatu zuten larunbatean Michelinen. Etxekoak guztiz gailendu ziren, eta donostiarrak argi menperatu zituzten, aurkariaren markagailua hutsean utziz. Aste honetan, Ordizia dute aurkari. Larunbateko 10:30ean jokatuko dute Altamiran.

Babyauto Zarautzek, bestalde, nagusitasunez hartu zuen menpean Vigo RC taldea 32 eta 7 eta hirugarren dira sailkapenean. Bost lasarteoriatarrek jokatu zuten partidua: Ander Rekondok, Julen Aristorenak, David Vegak, Xabi Prietok eta Xabier Rekondok. Valladoliderako bidaia egingo dute larunbat honetan hamargarren postuan den CR El Salvador taldearen kontra aritzeko.

16 eta 18 urte azpikoek Universitario Bilbao-ren kontrako norgehiagokak jokatuko dituzte etzi goizean Bilboko Rekalde Kirolgunean.