Errendimenduko kadete neskak, finaletik at

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 29a, 18:00
Ostadar SKTk ez du jokatuko errendimenduko kadete nesken Gipuzkoako finala. Gogotik saiatu arren, ezin izan zuen Iraurgi ahaltsua mendean hartu; 57-42 galdu zuten urdin-beltzek, pasa den igandean. Hala ere, emaitza horrek ez du itzalpean uzten aurten egindako denboraldi bikaina.

Errendimendu kadete mailan Gipuzkoako lau talde onenen artean sartu da Ostadar SKT, hirugarren urtez jarraian. Tamalez, ezin izan du denboraldia are gehiago borobildu, eta finaletik at geratu da, Iraurgiren kontra 57-42 galduta.

Oso orekatua izan zen neurketa lehenengo laurdenean. Talde batek zein besteak ez zuen lortzen markagailuan ihes egitea. Bigarrenean, ordea, gerora erabakigarria izango zen tartea ireki zuen: zortzi puntu goitik joan zen atsedenaldira, 25-17. Gogotik saiatu arren, urdin-beltzek ezin izan zuten irauli markagailua.