Errendimenduko juniorrak taldeko lidertzaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 23a, 20:00
Ostadar SKT-ren saskibaloiko errendimendu mailako nesken lehenengo taldea bolada onean da

Hiru jardunaldiren faltan dira saskibaloiko Ostadar SKT-ko errendimenduko juniorren lehenengo taldekoak ligaxka amaitzeko, eta azken momentura arte borrokatuko dute lehenengo postua.

Pasa den asteburuko emaitzak ez ziren onenak izan, Cafes Aitona taldearen kontra 52-48 galdu baitzuten. Beren aurkari nagusiak, Oiarsok, egin beharrko lanak egin eta lidertzan kokatu da. Hala ere, partidu bakarreko aldea dago soilik bi taldeen artean, eta ez dirudi tartea asko aldatuko denik. 

Azkeneko jardunaldian, Ostadar SKT-k eta Oiarsok elkar ikusiko dute Maialen Chourraut kiroldegian.