Entrenatzaile bila dabil Buruntzaldea IKT igeriketa taldea

Txintxarri Aldizkaria 2015ko ots. 23a, 12:03
Buruntzaldea IKT Igeriketa taldeak entrenatzaile baten beharra dauka entrenamendu talde desberdinekin lana egiteko. Hori dela eta, proposamenak eta kurrikulumak jasotzeko epea zabaldu du. Interesa dutenek kurrikuluma bidali dezakete buruntzaldeaikt@gmail.com helbide elektronikora.

Entrenatzaile posturako baliagarria dena: Kirolaren inguruko ikasketak, igeriketaren inguruko ikasketak, ikasteko borondatea eta igeriketarekiko gustua, esperientzia, igerilari ohia izatea, kotxeko karneta eta ibilgailua izatea.

Honako betebeharrak izango lituzke Buruntzaldea IKTk eskaintzen duen postuak: Martxoan hasi eta aurtengo denboraldi amiaera arte igeriketa eskolakoekin, benjaminekin eta alebinekin entrenamenduak prestatu eta gauzatzea. Entrenamenduak arratsaldez izango dira eta zenbait asteburutan talde ezberdinekin egokitzen diren txapelketetara joatea ere tokatuko zaio. 

Aurrera begira, aurtengo denboraldia amaitu ostean, datozen denboraldian lanpostua izateko aukera izango du.