Enara Fernandez eskiatzaileak denboraldi amaierako bazkaria egin zuen

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mai. 24a, 14:24
Bazkaria egin zuten larunbat arratsaldean Euskadiko kirol egokituko federazioko kideek, itsuentzako eskiatzaileen alorrean.

Bertan izan ziren, besteak beste, Enara Fernandez eta haren guraso eta senideak estatuko eski teknikariekin batera, Joseba Gonzalez, Agustin Sopelana eta Vanessa Servet. Denboraldi amaierako bazkaria egin eta bide batez herriko eskiatzaile gaztea talde nazionalean sartu izana ospatu zuten. Hemendik aurrera asko bidaiatu beharko du lasarteoriatarrak. Esaterako, udan Alpeetan bi aste pasako ditu, azaroan Herbeheretara joango da eta abenduan berriz, Austriara. 2016. urtea lehiaketa preolinpikoa izango da Rion eta han parte-hartzea espero du lasarteoriatarrak.