Donostiara joango dira igandean Ostadar Ipar Martxako kideak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 17a, 14:03
Otsaileko irteera asteburu honetan egingo du Ostadar Ipar Martxa taldeak. Donostiara joango dira igandean. 10:00etan jarri dute hitzordua, trinkete parean (tren geltokiaren ondoan).

Ostadar Ipar Martxako kideak Donostiara joango dira igande honetan, makilak eskuetan hartuta. Hilabete honetako irteera izango da.

Jakinarazi dutenez, goizeko hamarretan geratu dira, trinkete kantxaren parean, Euskotren geltoki ondoan. Herritarrak gonbidatzen dituzte eurekin batera ibilaldi hori egitera.