Denboraldi amaierako festa Lasturren

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 22a, 11:32
14 urtez azpiko Babyauto Zarautz Beltzak taldeak bikain amaitu du denboraldia, Lasturren festa eginez larunbatean. Euskadiko txapeldun izan da taldea aurten, eta hori ospatu zuten jokalari zein gurasoek, eguraldia lagun zutela baliatuz.

Ekintza ugari egin zituzten rugby taldeko jokalari zein gurasoek larunbatean: Lasturreko errotako piszinan bainatu, bigantxen aurrean lasterka egin auzoko plazan eta parrillan prestatutako arkume zein saiheskiak jan. Bukaera ezin hobea eman zioten denboraldiari.

Maiatzeko azken asteburuan lortu zuen taldeak Euskadiko txapeldun izatea, Arabako Gaztedi eta Bizkaiko Universitario Bilbao garaitu ostean. Araba eta Bizkaiko txapeldunak izan dira bi talde horiek, baina ezin izan zuten Gipuzkoakoa (Babyauto Zarautz Beltzak) mendean hartu.