Datorren denboraldian Texasen aritzeko deialdiak

Txintxarri Aldizkaria 2016ko mai. 26a, 12:00
Texas Lasartearra futbol taldea 2016-2017 denboraldia prestatzeko lanetan ari da honezkero. Bi aste hauetan kadete, jubenil eta erregional mailako entrenamenduak antolatu ditu.

Datorren sasoian Texasen jokatzeko interesa dutenek hiru lan-saio dituzte aurretik. Gaurkoa, datorren asteartekoa -hilak 31- edota datorren ostegunekoa -ekainak 2-. Michelinen entrenatuko dute hiru egun horietan, 19:45etik aurrera.

Deialdiak kadete, jubenil eta erregional mailakoak dira. Informazio gehiago topa daiteke klubaren facebook orrialdean.