Buruntzazpiko Carbayeda bigarren San Jose sarian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 16a, 13:00
Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako Luken Carbayedak bigarren postua eskuratu zuen Azpeitian

Errepideko denboraldia hasi berri da, baina kategoria ezberdinetan podiumera igotzea lortu dute jadanik Buruntzazpiko txirrindulariek. Luken Carbayeda juniorra bigarren izan zen Azpeitian jokatutako San Jose sarian, irabazlearengandik 3 minutu eta 20 segundura helmugaratu ondoren. Donostian lehiatuko dira bihar Buruntzazpiko juniorrak.

Zarauzko Zarauztarra sarian parte hartu zuten taldeko kadeteek, eta Aaron Anzizar eta Markel Aristegi txirrindulariek lehenengo 20 postuetan sailkatzea lortu zuten. Beñat Carbayeda infantilak, berriz, bigarren postua eskuratu zuen Hernanin.