Buruntzazpi taldea bigarren juniorren Gipuzkoako klasikan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko api. 29a, 19:30
Jokin Alberdiren laugarren, Iñigo Altunaren bederatzigarren eta Luken Carbayedaren 23. postuei esker, taldekako sailkapenean bigarren izan zen Buruntzazpi Oñatin, junior mailako Gipuzkoako klasikan.

Buruntzazpiko gaztetxoenek ere emaitza bikainak erdietsi zituzten Usurbilen, pasa den asteburuan. Iñaki Errazkin garaile izan zen infantilen proban, eta ederki aritu ziren Xabat Contreras eta Markel Rodriguez alebinak.

Ander Barrenetxea, 'Roue Tourangelle' proban

Euskadi Murias taldeko txirrindulariak 'Roue Tourangelle' 192 kilometroko proba jokatu zuen pasa den astean. Lasterketa txukuna egin eta amaitzea lortu zuen, 121. postuan, Samuel Dumoulin (Ag2r) irabazlea iritsi eta lau minutura.