Buruntzaldea IKTko kideak, Legazpin ospatutako Gipuzkoako Igeriketa Galan

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 21a, 18:21
2015/2016 denboraldiko itxiera-gala ospatu zuen Gipuzkoako Igeriketa Federazioak larunbatean. Legazpiko Latxartegi zineman elkartu ziren klub desberdinetako igerilari, entrenatzaile eta ordezkariak. Tartean, Buruntzaldea IKTkoak.

Hainbat sari jaso zituzten Buruntzaldea IKTko igerilariek ekitaldi horretan: Ainhoa eta Leire Martin ahizpek, Unai G. Somovillak, Iñigo Ibarburuk eta B kategoriako gizonezkoen taldeak. Taldea hasi da dagoeneko sasoi berria prestatzen, iragan urtekoa baino are hobea izan dadin.