Buruntzaldea IKTko igerilariek domina asko lortu dituzte Gipuzkoako Neguko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko mar. 19a, 14:54
Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutuak Tolosan izan ziren Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzen. Emaitza onak lortu zituzten eta Borja Apeztegia entrenatzaileak “bikain“ aritu zirela jakinarazi du. Sailkapen orokorrean neskak hirugarren izan ziren eta mutilak eta taldea orotara, laugarren.

Neguko denboraldiari amaiera emateko azken txanpa honetan Mikel Esnalek eta Iñigo Ibarburuk azken zita garrantzitsua dute oraindik, martxoaren 28tik aurrera Malagan ospatuko den Espainiako Open Txapelketa. Hortik aurrera, ondo merezitako atsedenaldi txiki bat izango dute denek.