Bikain aritu zen Leire Martin Erkidego Arteko Txapelketan

martin-vicioso 2017ko ots. 14a, 20:00
Hiru frogetan lehiatu zen Leire Martin Euskadiko selekzioarekin eta marka bikainak lortu zituen

Castellón lehiatu zuten pasa den asteburuan Espainiako Autonomia Arteko Txapelketa. Buruntzaldea IKTko Leire Martin Euskadiko selekzioak deitua egin zuen igeri bertan, eta harro egoteko moduko emaitzak lortu zituen.

Infantil mailako igerilariak aurretik ezarritako errekor pertsonalak hausteaz gain, taldekoak ere hobetu zituen parte hartu zuen hiru frogetan.

Larunbatean 200 metro bizkarrean lehiatu zen, 2:27:13ko kronoa eginez. Zortzigarren postua eskuratu zuen, taldearentzat puntu baliotsuak lortuz. Igandean 800 libre eta 400 estiloetan egin zuen igeri. 14. eta 8. bukatu zuen, hurrenez hurren.

Asteburu honetan, Buruntzaldea IKTko beste kideekin batera Neguko Txapelketan ariko da.

50 metroko froga

Legazpiko Bikuña igerilekuan benjaminen eta alebinen 50 metroko frogako finalak jokatu ziren. Buruntzaldea IKTko 11 igerilarik hartu zuten parte eta Unai G. Somovillak eta Aintzane Sarobek domina eskuratu zuten.