Beltzak taldeko Alex Saleta, Espainiako selekzioak deitua

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 16a, 20:00
ZRT Beltzak taldeko jokalariak Federazioko ordezkariarekin entrenatu du

16 urte azpiko Espainiako selekzioak ZRT Beltzak taldeko Alex Saleta Atorrasagasti deitu du zenbait entrenamendu egiteko. Astelehenean Federazioko ordezkari batekin egin zuen saioa, Joan Sorreluz taldekide zarauztarrarekin batera. Estatuko selekzioak jokalari gazteen jarraipena egiten du etorkizunera begirako taldeak osatze bidean.

Beltzak taldeko ordezkariek jakinarazi dutenez, "urrats garrantzitsua" da bai Saletarentzat baita taldearentzat ere; batez ere, Lasarte-Oriako errugbi eskola "onenen artean pixkanaka finkatze aldera".