Bazpi txirrindularitza eskolako kadeteak ederki Azpeitian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko uzt. 29a, 11:37
Azpeitian jokatu zen XXXV. San Inazio sarian lehiatu zuten Bazpi txirrindularitza eskolakoek pasa den igandean. Bikain aritu ziren lasterketara joandako hiru ordezkariak.

Azpeitian izan zuten hitzordua Bazpi txirrindularitza eskolako kadeteek, joan den igandean. XXXV. San Inazio sarian lehiatu zuten, ederki asko gainera.

Luken Carbayeda zortzigarren postuan iritsi zen helmugara, irabazlearengandik 31 segundora. Bi ordu, sei minutu eta zazpi segundo behar izan zituen herriko txirrindulari gazteak probaren ibilbidea osatzeko. Oier Urbizuk hurrengo taldetxoan sartuta amaitu zuen lasterketa, 11. postuan hain zuzen. Bi ordu, zazpi minutu eta 27 segundotan geratu zuen kronometroa. Azkenik, Manex Altuna 56. postuan sailkatu zen, 2:18:28 segundoko denborarekin. 

Taldekako sailkapenari dagokionean, lehenengo seien artean amaitu zuen Bazpik; 13 taldetatik seigarren izan zen txirrindularitza eskola.